2008-11-18
Biltzar Nagusian erran ginuen bezala, heldu den larunbat goizean (10etan) AK kontsultatibo bat antolatzen dugula Heletan. Administrazio Kontseiluan hilabete luzeetan ukan ditugun gogoetak plazaratuko nahi ditugu. Gure gogoetak biltzen dituen txosten horri HELPi izena eman diogu eta festibalaren Helburu, Eduki, Lema, Publikoa eta Ibilmoldeak zehazten ditu. Hortaz laguntzaileekin hitz egitea, zuen aholku eta ohar aberasgarriak hartzea interesgarria iduritzen zaigu. Hitzordua Heletako plazan eman dugu goizeko 10etan.
Hona AK kontsultatiboaren gai ordena :
- HELPi desmartxa.(5min)
- Festibalaren helburu eta edukia (Hetako proiektua).(10min)
- Publikoa(ordu 1)
- Ibilmoldean zpontzorgoa(20min)
- Ibilmoldean diru etekinak(30min) - Komisioen osaketa
Gehiago irakurri...2008-10-18

Toki berriaz gain, proiektu berri batekin gatoz 2009an. Pentze batetik herrixka batera pasatzeak, gauza asko aldatuko ditu : gure xedea da Heletako azpiegitura guziak erabiltzea. EHZ polizentrikoa bilakatuko da : atentzio gune desberdinak sortuko ditugu, oholtza handia baino haratago. Hori da, festibalariei animazio desberdinak proposatuak izango zaizkie momentu berdinetan baina toki desberdinetan.
Gehiago irakurri...